Euskal Herria Zuzenean Festibala 2008 - Ekainaren 27-28-29an

Harrera arrow EHZ elkartea
Nortasuna

Festibal euskalduna eta herritarra

EHZ festibala, musika festibal huts bat baino gehiago da. Auzolanaren eta militantismoaren bidez, hainbat baloreren inguruan garatu den herri ekimena da. Hauek dira EHZ festibalaren nortasuna eta izaera biltzen dituzten ezaugarriak :

Euskal Herrian kokatzen den festibala da. Eta euskal izaera hori zentzu herritarran ulertzen dugu festibaleko kideek. Herri garapenaren aldeko iniziatiba da. Horrela, sortzetik hara, Arrosan (Baxe Nafarroa) iragan zen EHZ. Azken 5 urteetan, Xiberoako Idauze Mendin egin dugu gure 3 eguneko besta.
Logika horretan, lekuko eragileekin lan egiten dugu EHZn. Tokiko ekoizpenak bultzatzen ditugu gure kontsumoetan, lurraren garapena segurtatzen dutenak. Adibidez, edari eta janarietan, lekuko ekoizleengan jotzen dugu, eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararekin igandeko herri bio bazkaria antolatzen dugu iaztik.

Auzolanan oinarritzen den festibala

EHZ 800 bat laguntzaileren lan bolondresari esker aitzina doan festibala da. Festibalaren 3 egunetan milaka dira lanean ari diren laguntzaileak. Urtean zehar, festibalaren antolaketa lan talde desberdinetan bereizten diren borondatezko langileei esker egiten dugu.

Festibal zabala

EHZren helburua, ahalik eta jende gehienari 3 eguneko mikro-gizarte batean parte hartzeko aukera ematea da. Horretarako, tarifa politika merkea bultzatzen dugu.

Amalurra eta prebentzioa oinarri

Amalurra zaintzea EHZren lehentasunetariko bat da. Horretarako, festibaleko 3 egunetan hainbat ekimen bultzatzen ditugu :

 

  • Plastiko gogorrezko baso berrerabilgarrien zabalpena: plastika ondakinak %75 murrizten ditu
  •  

  • Birtziklapenaren orokortzea: birtziklapen politikari esker, iazko festibalean 7.590 kilo ondarkin birtziklatu dira (plastika, kartoina, papera, etxe ondarkinak...)

Horrez gain, festak berekin dituen arriskuak murrizteko prebentzio kanpainak eramaten ditugu :

  • Euskal Herriko hainbat herrietatik, autobusak antolatzen ditugu urririk gazteak festibalera eramateko. Herri hauetatik antolatzen ditugu autobusak : (Hendaia, Donibane Lohitzune, Baiona, Iruña, Hernani, etab....)

  • Festibal garaian, hainbat elkarterekin elkarlanean, sexualitatearen, droga kontsumoen... inguruan sentsibilizazio kanpainak eramaten ditugu (preserbatibo banaketa, drogen teztak...)

 

 
Euskal Herria Zuzenean Elkartea - 4, Francis Jammes karrika 64240 HAZPARNE (Lapurdi)
Tel. 00 33 (0)5 59 70 20 08 edo 00 33 (0)5 59 29 60 58 - Harremana
Legezko informazioak