Euskal Herria Zuzenean Festibala 2008 - Ekainaren 27-28-29an

Harrera arrow Laguntzaile
Laguntzaile

Izan zaitez laguntzaile

Laguntzaile izan nahi baduzu egin klik ! izena emaiteko, ekainaren 25a arte duzu.

 

EHZ festibalaren 13.edizioa, ekainaren 27, 28 eta 29an ospatuko da. 5. eta azken urtez Idauze Mendin iraganen da (Xiberuan, Mauletik hurbil), datorren urtetik aurrera toki aldaketa gauzatzekoa baita.

 

Aurtengo festibala, aintzineko edizioetakoa bezala, zuen laguntza eta parte hartze aktiboari esker antolatuko eta aintzinera eramanen da!! Beraz, zuen laguntza ezinbestekoa da, bai urtean zeharreko antolaketari begira, bai eta festibalean bertan egin beharreko lanari begira.

 

Aurtengoan ere, 3 egunetan zehar lan egin nahi duenarentzat iazko sistema berdina mantedu da: 4 lan txandako laguntza-sistema. Laguntzaileekiko esker ona erakusteko, 3 eguneko sartzea eta laguntzaileen xokoan 2 bazkari jateko parada eskainiko zaie.

 

Gehieneko 4 orduko 4 lan txandak, 3 egun eta gauetan banatuak dira (ostirala goizeko 11etatik igandeko gauerdi arte). Lan txanda esberdinak badira : ostatuan, aparkalekuan, sukaldean, ogitartekoetan, sartzeetan, garbiketan, seguritatean…

 

Beraz, interesa duenak lehen bait lehen izena emateko fitxa bete dezala. Festibalak zuen beharra du!!

 

Festibaleko azpiegitura montatu eta desmontatzeko ere zuen beharra bada! Festibala aintzin dena prestatu behar da eta bukatu ondoren dena bildu... Alor guzietako jendearentzat lana bada! Momentu horiek goxoagoak eta lagunartekoagoak egiteko asmoz hainbat animazio antolatuak izanen dira: kontzertuak, hitzaldiak... Muntaketa ekainaren 19an hasiko da eta desmuntaketa uztailaren 2an bukatuko da.

 

Aintzinetik milesker !

2. aukera : Topagunea Euskara elkarteen federazioarekin

Esperientzia berri bat bizi eta jai giro aparta ezagutzeko aukera eskaintzen duen Euskal Herriko jaialdia. EHZ festibalaren XIII. Edizioa Idauze-mendin ekainaren 27, 28 eta 29an.

Parte hartu nahi baduzu zure herriko euskara elkartera jo

EHZ hiru egunetako jaialdia da, aurten ekainaren 27, 28 eta 29an egingo dena hainbat urte daramagu Topaguneak eta euskara elkarteak egitasmo honetan laguntzaile bezala parte hartzen eta iaz 60tik gora laguntzaile bildu ginen.

17 urtetik gorakoa bazara, laguntzeko gogoa badaukazu eta jai giroan lagun berriak egin nahi badituzu, ezin duzu aukera hau galdu.

Laguntzaileok aisialdia eta festibalaz gozatzea, laguntza ematearekin tartekatzen dugu: asteburuko egonaldian, lau lan txanda egingo ditugu, parkinga antolatu, txosnan zerbitzari lanak egin, otorduetarako mahaiak jarri, zaborrak bildu,... Baina giro onean!
Lanean ez gaudenean, festibalaz gozatu dezakegu: kontzertuak, hitzaldiak, ikastaroak, dantza, musika,...

BALDINTZAK:
Ekainaren 6an 17 urte beteta izatea
18 urte baino gutxiago baduzu, gurasoen baimen agiria aurkeztu beharko duzu.

Gogoratu ekainaren 12a dela izen emateko azken eguna . Zalantzak argitzeko jar zaitez gurekin harremanetan beheko telefono edo helbidean:

Amaia Alberdi
946215116 edo E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

 

Topagunea Federazioari esker beste autobus bat Bizkaiatik abiatuko da.

 

Deskargak

Hemen festibalari lotuak diren gauza desberdinak zure ordanagailura deskargatzen ahalko dituzu :
 
Euskal Herria Zuzenean Elkartea - 4, Francis Jammes karrika 64240 HAZPARNE (Lapurdi)
Tel. 00 33 (0)5 59 70 20 08 edo 00 33 (0)5 59 29 60 58 - Harremana
Legezko informazioak