Euskal Herria Zuzenean Festibala 2008 - Ekainaren 27-28-29an

Harrera arrow Praktikoa arrow Info gehiago
Info gehiago

Gunearen ordutegia :

Aurten akanpalekua ostiralean arratsaldeko 2etatik goiti idekiko dugu; kontzertu gunea aldiz 6tan.
Aparkalekua edozein momentutan idekia izango da. Garbiketa egiteko, kontzertuen gunea, larunbat eta igande goizeta 5etatik 10ak arte hetsiko dugu.
Nahiz eta akanpalekua libre egongo den astelehenean, igande gauean kontzertu gunea 12tan hetsiko dugu. Garbiketa eta desmuntaketa hasteko...

Gunearen mapa

  • EHZ'08 festibalaren gunearen planoa : telekargatu : urte hontako berrikuntzekin !

Ezin berriz sartu :

Egun bateko sarrera dutenek, gauean zehar, behin kontzertu gunetik ateratzen badira ezingo dute berriz sartu.

Ingurumena :

Ondarkinen bereizketa egingo da gune osoan. (aparkaleku, kontzertu gune, akanpaleku, sukalde...)
Kolore desberdinetako zakarrontziak banatuak izango zaizkizue sarreran.
Joanden urtean bezala, plastiko gogorrezko basoak (baso berri) izanen dira festibalean. Euro baten truke baso bat emanen dizugu (edateko txartelak salduko diren txosnan) eta joaitean basoaren truke, euroa itzuliko dizugu. Modu hortara, lurrean basorik ez dela izanen segurtatzen dugu.
Bereizketa eta birziklatzea ongi bada ere, ondarkin gutiago ekoiztea oraindik hobekiago ! Zehaztasun batzuen lortzeko gai honen inguruan festibal edota elkarte mailan, hemen klik egin .

Jan eta edan:

Gune osoan 3 ostatu izanen dira : hau da 2 kontzertu gunean ; eta bat akanpalekuan 2 gaztetxeek kudeatuko dutena.
Bestalde janarian, kalitatezko,biologiko eta tokiko produktuei lehentasuna ematen diegula. Gai honen inguruan zehaztasun gehiago lortzeko hemen klik egin .

Info etortzen direnei :

Taldeen programazioa ordutegi guztiekin deskargatzen ahal duzue. Bestalde, informazio hoiek festibalean bertan eskura daitezke : informazio gunean.
  • Eguraldia : Hona hemen Xiberuan egiten duen eguraldia!

Info langileentzat :

Heltzean, langile guziak dira sarreran den informazio gunean aurkeztu behar. Lan txanda desberdinak hor komunikatuak izanen zaizkizue.

Pertsona elbarrituak :

Ongi etorriak dira ! Aparkalekuan toki berezi bat atxikiko diegu, gunetik hurbil eta ahal bezain haundia. Bestalde, komun bereziak izango dira eta lo egiteko beste aterabide batzu proposa daitezke.

Larrialdiak :

Istripu bat gertatzen bada, gunean zerbitzu berezi bat izanen da eta suhiltzaileekin harremanetan izanen gira.

Eszenak :

Kontzertuak, arratsalde bukaeran hasiko dira eta aldizka bi eszena ezberdinetan banatuko dira.

Hirugarren gune bat izanen da oholtza ttipi batekin, antzerki, dantza eta beste animazioentzat.

Pantailak :

Eszena nagusiaren bi aldeetan, pantaila handi bat izanen da. Zuzenean kontzertuak filmatuak eta pantailetan aterako dira.

Elkarteen herrixka :

Urtero bezala, 30 elkarte desberdinek sortutako herria antolatuko da igandearekin.
Babestu besta egiterakoan ere. Hortarako, 3 egunetan zehar, elkarte hauek hor izanen dira : ARIT (Association pour la Recherche et l’Information sur les Toxicomanies); ANPAA (Association Nationale de Prévention en Alcoolémie et Addictologie), BIZIA, Médecins du Monde eta AIDES.
Informazio gunean, aparkaleku edo akanpalekuan atxemaiten ahalko dituzue ; hitz egiteko, kontseilu batzuen ukaiteko edota prebentziorako materiala lortzeko (preserbatibo, belarrien tapatzekoak…)
Bestalde, gunetik joan baino lehen alkolemia tasa egiaztatzen ahalko duzue!! Hola positiboak baldin bazirezte akanpaleku edo autobus batera hurbiltzen ahalko zirezte… Zuretzat beti tokia badata !!

Abereak :

Debekatuak dira akanpaleku eta kontzertu gunean.

Haurrak eta haurren xokoa :

12 urtetik behera dutenentzat sartzea kitorik da.
Haurren xokoan, animazio eta jokoak larunbat eta igande egun osoan antolatuak izanen dira.
Gune hortan aktibitate desberdinak proposatuak izanen zaizkie euskeraz eta frantsesez : hala nola puzgarri, tailer…

Xiberua ezagutu :

Xiberuko xoko politenak ezagutzeko edo lo egiteko toki baten atxemaiteko : Xiberuko turismo bulegora dei dezakezu 0033 (0)5 59 28 02 37 zenbakira edo interneten.

Sartzean debekatuak :

Berinezko botilak, alkohola kontzertu gunean...
 
Euskal Herria Zuzenean Elkartea - 4, Francis Jammes karrika 64240 HAZPARNE (Lapurdi)
Tel. 00 33 (0)5 59 70 20 08 edo 00 33 (0)5 59 29 60 58 - Harremana
Legezko informazioak