EuskaraFrançais

  • Izaera
    Elkartea, zabala, independentea, aktore engaiatua, ...
  • Posizioak
    Euskalduna, abertzalea, herrikoia, feminista, ...
Elkarteariburuz gehiago jakin...
HARRERA EHZ ELKARTEA AURKEZPENA
EHZ elkartea PDF fitxategia Inprimatu E-posta

A - Izaera

Elkartea

EHZ irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bere elkarte izaeragatik, aberaste perspektiba batean lan egiten duten enpresa pribatu eta hierarkizatuetatik desberdintzen da.

Zabala

Gurutzatzeko ohiturarik ez duten jende batzuk elkarrekin bizitzera, lan egitera, trukatzera eta besta egitera bultzatuko dituen egitura da EHZ. Aurreiritziak hausteko eta harreman sareak eraikitzeko bidea da. Laguntzailegoaren eta publikoaren dibertsitatea, EHZren aberastasun handia da.

Independentea

EHZ instituzio publiko, pribatu, alderdi, sindikatu edo elkarte guziekiko independentea da.

Aktore engaiatua

EHZ bere posizioak modu originalean hedatzen dituen aktore engaiatu bat da. Lantzen dituen gaien zeharkakotasuna (transbertsalitatea) dela eta, ez du existitzen den egitura bat ordezkatzeko xedea. Bestalde, bere posizioez hurbil diren egituren bozgorailua izan nahi du ere.

Herrikoia - Popularra

EHZ proiektua, proiektu kolektiboa eta hiritarra da. Populazioan errotua den proiektu zilegi bat da.

Kultur bultzatzaile

Besta sortzaile

Gaztea

Antolatzaile eta parte hartzaile gehienak gazteak dira. Belaunaldi artekotasun handiak elkartea ezaugarritzen baldin badu ere, gazte izaera hori indar bat da.

B - Posizioak

Euskalduna

EHZ elkartearen komunikazio hizkuntza euskara da. Euskara erabiliz, bere normalizazioaren alde lan egin nahi du.

Abertzalea

EHZk bere euskal nortasuna asumitzen du eta euskal lurraldearen ezagupen instituzionalaren alde posizionatzen da.

Internazionalista

EHZ mundu mailari begira den egitura da. Euskal Herriak bizi dituen egoera guzien aitzinean, EHZ mundu mailako paraleloak eraikitzen saiatzen da. Ipar/Hego desorekarekiko ikuspuntu kritikoa du eta bere posizioetatik hurbil diren borrokekin elkartasun osoa du.

Feminista

EHZ genero berdintasunaren alde posizionatzen den elkartea da.

Antikapitalista

Ekologista

Sexu askatasunaren alde

EHZk, homosexualitatea, bisexualitatea eta transexualitatea diren sexualitate modu guziak errespetatzen ditu.

Bazterketa guzien kontra

Faxismoa, arrazakeria, xenofobia gaitzesten ditu EHZk.

Eskubide zibil eta politikoen alde

EHZ oinarrizko eskubide hauen alde agertuz, ilegalizazio, arrestatze eta debekuen kontra agertzen da.

Justizia soziala

EHZ berdintasunean eta justizia sozialean oinarritzen den jendarte baten alde borrokatzen da.
 

There seems to be an error with the player !

Online ticketsSalmenta guneak

Design & Prog : Inguma.net - info@inguma.net