Sail honetan gunean argitaratu diren festibalari buruzko berri guziak plazaratzen ditugu.
Egin zaitez harpidedun!
|
|
Segitu festibala zuzenean |
|
2009-07-02 |
|
EHZ festibalean etortzerik ez duzula izanen ? Zure etxetik zuzenean segitzeko parada izanen duzu. Argazkiak, audioak, bideoak, testuak... ostegunetik igande arte Heletako gertakariak segitzen ahalko dituzu
EHZ-k lehen aldiko, interneten 2009ko festibalaren jarraipen berezia eginen du. Egunero, argazkiak, testuak, bideoak eta audioak ikusten ahalko dira festibaleko webgunean. Kanaldude, Gaztesarea, Euskal Irratiak eta EHZ-k elkarlanean proposatuko dute jarraipen berezia.
Ostegunetik hasi eta igande arte, festibaleko bizia plazatik segitzen ahalko duzu.
Horretarako, helbide honetara joan beharko duzu:
www.ehz-festibala.com/zuzenean
|
|
|
2009-07-02 |
|
Gaur goizean, EHZ festibaleko laguntzaileek, aste honetan eramandako, eta preso dauden festibaleko lagnutzaile guziak gogoan izan dituzte.
Ce matin, les bénévoles d'EHZ ont tenu à soutenir les bénévoles arrêtés cette semaine et tous les bénévoles en prison.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Azken aholkuak: goiz etorri festibalera! |
|
2009-07-01 |
Festibala iritsi da ! Baina zuek ere ostiraleko kontzertuetara tenorez iritsi nahi baduzue, goizik etorri Heletara !
Ostiralean, 18:00ak baino lehenago iristea aholkatzen dizuegu. Auto ilara handiak izanen dira, eta berantago etortzean kontzertuak huts egiteko arrisku handia hartzen duzue.
Autobusak erabiltzea ere gomendatzen dizuegu.
Txartelentzat:
Hiru egunetako sartzeak salgai izanen dira Heletan. Hiru eguneko sartzeak bakarrik !
Hiru eguneko pass-arekin ostiraleko kontzertua ikusten ahalko duzue.
|
|
|
EHZ sartzeak gelditzen dira ! |
|
2009-06-30 |
|
Festibala hor da, baina Heletan
hor egon nahi duen orok sartzea erosteko parada du oraino.
EHZ-ra etortzeko sartzeak salgai
daude oraindik. Zurrumurruek sartzeak bukatu direla erran duten arren,
oraindik gelditzen dira.
Hori bai, 3 eguneko bonoak
ditugu salgai, larunbat eta igandeko sartzeekin batera. Festibalera
3 egunetarako etorri nahi duenak okasionea badu.
Ostirala hiru egunetan barne
dela kontsideratuz, 3 eguneko bonoa erosten duenak ostiraleko kontzertuak
ikusteko aukera izanen du.
Beraz, dudatan bazira, erosi
itzazu sartzeak.
Salmenta guneak:
Interneten
Tickenet: AUCHAN - CORA - CULTURA
- E. LECLERC - VIRGIN MEGASTORE - LE PROGRES www.ticketnet.fr - 0 892
390 100 (0.34 € TTC/min)
FNAC: Fnac, Carrefour, Géant,
0 892 68 36 22 (0,34€/min)
http://www.fnacspectacles.com/recherche/rechercheRapide.do?fc=cf&searchCategory=show&search=ehz#a1246394270702
|
|
|
|