|
Akerbeltz, erromerien ikuskizuna topera eramaten duen taldea dugu. Soinu eta argi harrigarriarekin adin guztietarako errepertorioa erabiltzen duen taldearen xarma plazaratzeko.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Alamo race track, holandako laukotea da eta momentuan den pop talde onenetariko bat da. 2005 urtean ater zuten lehen CDarekin (Birds At Home) ezagunak hasi ziren izaiten eta kritika biziki positiboak ukan zituzten. Garaian , Ralph Mulder-en taldeak egiten zuen estiloa, Strokes taldearen freskotasuna eta Radiohead-en adimenaren nahasketa bat zen.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Bauchklang (alemanez "tripatik ateratzen den soinua") sei kantariz osatua den Austriako taldea da. Duten berezitasuna, musika tresnarik ez dutela erabiltzen eta egiten duten soinu guztia ahotik ateratua dela.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
The Booze Brothers 1998an sortutako boskotea da. Hoien musika, estilo ainitzen (irlandar musika, musika orientala, rock-a, folk-a...) nahasketaren emaitza bat da.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Berako boskotea itzultzen zaigu, urte batzuk entsegu lokaleko iluntasunean pasatu eta gero. Ez datoz esku hutsik, ordea. Besapean, taldeak berak autoekoiztu duen "Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke, oraintxe!" izen luzeko diskoa dakarte.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Taldea 1989. urtean sortu zen, Suedian. Azkar nabarmendu ziren garai horretako taldeen artetik, proposamen bitxi eta indartsu baten laguntzaz, kontuan hartu beharreko taldea zela erakutsiz. Metal musika zuten ardatz nagusia, eta hip-hoparen indarra eta azkartasuna berezitasuna. Garai horietan, bi musika motak nahasten eta soinu propio bat lantzen joan ziren, inor baino hobekiago.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Etzakit taldean ezagun egin eta azkenaldian Fermin Muguruzarekin aritu den Xabi Solanoren talde berria da Esne Beltza. Aurten sortutako taldea bada ere, eskarmentu handiko musikari ugari bildu dira bertan.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Inserta, Hazparneko lizeoko ikasleek 100 bat maketen artean hautatutako taldea da!
2001ean Bilbon sortutako post-hardcore taldea da. Gaur egun Elfo Negro, Capsula, Chicken & piper, Sinple, Hair to the sea, Istripu, Lumpen eta Nothum bezalako proiektu ezberdinetan egondako lau lagunek osatzen dute taldea.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Antikapitalista,
altermondialista, eta iraultzailea ! Hona nola aurkezten duen bere burua Keny Arkana raplari gazteak. Marseille aldean pasako du bere
haurtzaroa, Argentinar jatorriak dituen emazte gazte horrek. Erran behar da
sozial egoera aski gogorretan hezi dela eta gazte gazterik, 1996an hasi zela Rap-a egiten.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Latzen Oñatin 1993an sortutako heavy metal musika taldea da. Biziki gazte hasi ziren, eta Hor Konpon taldea ondoan izatea lagungarri izan zitzaien. Jaialdiak ugaldu ahala, Carlos Kreatoren estudioan gauzatu zuten lehen maketa, Heriotzari deika izenekoa. Euskadi Gazteko entzuleen harrera beroan, entzuleen saria irabazi zuten.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Talde esberdinetako gitar apal eta bateri jole izan eta gero 1999.urtean haien indarrak batzea erabakitzen dute.Gaur egun DJ Zebra edo DJ Moule-i esker ezagutzen dugun bootleg fenomenoaren sortzaileak dira frantzian.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Ministère des Affaires Populaires (MAP) |
|
Lilletik etorritako kolektiboa rap-musette-raiaren ordezkari ederra da talde hau. Taldekideen jatorriak ainitzak dira eta haien musika haietaz aberasten da.
M.A.P.ek testuei garrantzia emaiten die, izan imigrante seme batzuen ikuspegi soziala edo iritzi politiko eta humanistak izan, baina beti umorez beterik.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Obrint Pas kataluniako musika talde bat da, Valentziakoa. Nahiz eta rock, ska, hardcore eta reggaea egin, musika-tresna tradizionalak ere erabiltzen dituzte, hala nola dultzaina. Abestien gai nagusiak independentzia, Katalan Herrietako lurralde zein hizkuntza batasuna, sozialismoa eta katalanaren defentsa dira.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Ojos de brujo sound system |
|
Jai giroko talde jendetsu eta alaia dugu Ojos de brujo sound system. Bartzelonatik mundura zabaltzen diren mestizaje doinuen ordezkari, egunotan komunikabideetan dira, Grammy Latinoetan Flamenko Diskorik onenaren saria jaso ondoren. «Techarí Live» (Diquela Records, 2007) dute azken lana.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Punk metal hardcore indartsutik power pop-era, disko-dance-etik pasatuz, PIB ALL STAR soinu zurrunbilo bat da. Alde batetik Iñaki IBOLST: suzko ileak, su emaiten dio kaxa dobleari. Bestetik Patxi PAUL STAR: soinu indartsuko gitarra, hamaika gitarraren artean ezaguterraza.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
1984 urtean oholtza gainera igo zenetik, talde gasteiztarrak 23 urte pasa ditu handik hona eta hemendik hara kontzertuak eskaintzen eta diskoak argitaratzen.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Gasteizen gaztaroko urte batzuk eman ondoren, Bilbon ibili zen unibertsitateko ikasle. Garai hartan "Pott Banda" izeneko literatur taldearen partaide izan zen (1977-1980), Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandiarekin batera, besteak beste. Beste musikari batzuek, urte haietan kutsu politikodun kantuak hobesten zituzten bitartean (Euskal Rock Erradikalaren garaiak baitziren), Ordorikaren orduko eskaintza ausart eta berritzaile nabarmendu zen, letra barnekoi eta landuak eskainiz.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Sister Simone and the Holy Balls |
|
70 hamarkadarat bidai bat proposatzen dauku Sister Simone and the Holy Balls taldeak. Badu jadanik 4 urte Baionako bostkoteak inguruko eszenak, rock blues estiloko musikarekin inarrosten dituela eta ez du hortan uzteko gogorik aurten, lehen diskoa plazaratu behar duelako taldeak.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Tonino Carotone y Arpioni |
|
Tijuana In Blue eta Kojon prieto taldeetako punkia kantari italiar erromantiko bilakatu zaigu, ironiaz kantatzeko amodio ,alkohol, bekatu, eta gisa horretako gauzei, jende onari traba eginez, baina, ohitura txarrekoen gozamenerako.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Toots & The Maytals, Bob Marley & The Wailers izan den gisan, Jamaikar
musikaren irudi bizia dela erraiten ahal dezakegu, 60 hamarkadan hasi zuten abenturak, sekulan baino energia
gehiagorekin segitzen duelako.
62an, reggae hitza ez zelarik ere oraindik sortua presenting the
Maytals" lehen diskoa grabatu zuten, bainan Chris Blackwell, hain zuzen
Bob Marley deskubritu zuenak ditu oholtza aintzinerat ekarriko.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|