Euskal Herria Zuzenean Festibala 2008 - Ekainaren 27-28-29an

Flash Player irakurgailua eskura argazkien ikusteko !
Flash Image Rotator Module by Joomlashack.
keny arkana
ruper
ojos
toots and the maytals
latzen

Harrera arrow Programazioa arrow Animazioak
Animazioak

Kontzertuetaz aparte gaitzeko giroa sortuko da antolatuak izanen diren hainbat animazioeri esker. Denen gustukoak izango da. Zuek hauta!



Air Group Lehiaketa

Zuen denen mentskeri, umore, irri, ta ispirazioaren zain

Festibalean, zure talde mitikoaren ikusteko gogoa zinuke: Metallica, Berri txarrak, Village People, Kortatu... Aukera bat bada: Zu aritu zaitez!!! Aurten festibalak Air Group Lehiaketa antolatzen du. Soinurik atera gabe, festibaleko izar mitiko bat bihurtzea proposatzen dizugu !!
Gehiago irakurri

 
Restons calmes

Image

Inprobisaketa antzerkia egiten dute Bordaleko gazte hoiek. Ideia da publikoaren eta artisten artean antzerkia eraikitzea. Publikoak gaia finkatzen du eta 5 antzerkilariak inprobisaketa delirio batean hasten dira. Badakigu nun hasten den... baina ez nola bukatzen den...

Haien webgunea

 

 
Pantaila erraldoiak

Kanalduderi esker kontzertuak zuzenean ikusten ahalko dira aurten, baita kontzertuen artean festibalari buruzko bideoklip batzu.

www.kanaldude.org

 
Zinema

Labur metraiak : euskaraz, frantsesezko azpitituluekin. Leku intimista, 3 egunez etengabe.

 
Garaztar'rap

Nork erran du Euskal dantzan sorkuntza gutti bazela ? Nork uste zuen euskal dantzak eta hip hop ezin zire nahasi?

Garaziko gazte horiek 3 dantza proposatzen dituzte aurreiritziak apurtzeko.

 
Naizena ez naiz

Image

Euskal dantza : sorkuntza edota ibiltaria.

Ikuspegi goxo eta zorrotz batekin, Naizena ez naiz mundu honetan den euskal tradizioetan oinarritzen da ; mundu globalizatu honetan aurkitzen den kultura bakuna azpimarratzen du ; normalizatua den mundu honen nortasun berezia eta elkartasunaren tokia gizarte indibidualista huntan aipatzen ditu.


Webgunea

 
Txikan

Image

Afrikar soinuak eta dantzak. Frantses eta burkinabeen arteko topaketa batetik sortu da txikan taldea. Burkina Fasoko dantzak eta sorkuntzak nahasten ditu. Afrikara bisita bat...

Ostiralean : Ibiltaria eta emanaldia. Larunbatean : denentzat dantza ikastaroa.

www.txikan.com

 
Elkarteen herrixka

Image

Urtero bezala, 30 elkarte ezberdinek sortutako herria antolatuko da igandearekin. Bertan informazioa biltzeko edota eztabaidatzeko eremu goxo bat ukanen duzue.

 
Haurren txokoa

Image

Egunean zehar adin guzietako haurrentzat puzgarri, tailer edota jokoak izanen dira UDA LEKU elkartearen laguntzarekin.

 
Praktika ekologikoen ikastaldia

Gaur egungo kontsumo jendartearentzat, zaila da beste kontsumitzeko era bat posible dela irudikatzea. Alta, saltegi handien kontrako alternatibak existitzen dira: produktu ekologiko, bidezko merkataritza, autoekoizpena, erosle taldeak...

Eskuz Esku kolektiboak erakutsiko digu nola ekoizten ahal ditugun eguneroko produktu batzuk, era ekologiko eta merke batean: pomada, apainketa, lesiba, jarlekuak, hortzetako pasta... Eta bai, beste pratika batzuk posible dira!!


Ikastaldia : larunbat eta igande goizean

 
Perkusio ikastaldia

Aintzira Gorosabelekin

Larunbat eguerditan : ikastaldia

 
Kapoiera ikastaldia

Image

Igande eguerditan : ikastaldia

 
Graffiti ikastaldia

Garikoitz Arregirekin : Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren IV. edizioko irabazlea

Larunbat eguerditan : ikastaldia denentzat

 
Les farces de l'ordre

Imajinazazu 2 gendarma EHZ festibalean ibilki. Haiek ez dira gordetzen : jantzita dira eta publikoarekin jostatzen dira ! Segur festibalari guztiek haiekin momentu bat pasako dutela...

 
Orkresta

Image

Musika ez da bakarrik eszenatokien jotzen; ibiltaria ere izan daiteke. Txarranga ibiltari horiek punk, disko eta rock errepertorio bat jotzen dute, festibalaren gune galduenak ere animatzeko !

www.orkresta.com
 
Euskal Herria Zuzenean Elkartea - 4, Francis Jammes karrika 64240 HAZPARNE (Lapurdi)
Tel. 00 33 (0)5 59 70 20 08 edo 00 33 (0)5 59 29 60 58 - Harremana
Legezko informazioak